erabakiz proiektua
Bizitza independenterako bidean, beste urrats bat

Proiektu pilotu honen helburua da, esperimentazioaren bidez, desgaitasun fisikoa duten pertsonek bizitza independentea izateko duten eskubidea sustatzea, eta, horretarako, aldi jakin baterako, honako baliabide hauek jartzea haien eskura:

  • icon
    Etxebizitza
  • icon
    Giza-baliabideak
  • icon
    Baliabide teknologikoak
  • icon
    Beharrezko laguntzak

Behin betiko bizitza-eredu independente batera igarotzeko

  • Nori dago
    zuzenduta?

    Modu independentean bizitzea zer den frogatzeko gai eta motibatuta ikusten duzu zure burua?
    Baldintza hauek betetzen badituzu, parte hartu erabakiz proiektuan:

    • Desgaitasun egoera eta mendekotasun-egoera aitortua.
    • 18 eta 65 urte artean izatea.
    • Familiarekin bizitzea eta haien babesa jasotzea, edo bat-batean desgaitasun egoeran geratzea eta bizitza berri batera egokitu behar izatea.
    • Zalantza eta beldurra izan arren, zure buruari modu independentean bizitzeko aukera planteatu badiozu.
  • Helburuak
    • Bizimodu Independente Eredua sustatzea, desgaitasuna duten pertsonen ohiko arreta eredua aldatzeko..
    • Desinstituzionalizazio-politikak sustatzea, bizimodu independenterako eskubidea egiazko alternatiba gisa aurkeztuz eta bereizketa sustatzen duten ereduak baztertuz..
    • Komunitatean, eta aukera berdintasunean, desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioa eta parte-hartzea bideratzea.
    • Zeharkakotasun ikuspegia sustatzea desgaitasuna duten pertsonen laguntza ereduetan, eta eskubideak bermatzeko bestelako ereduak kontuan hartzea (etxebizitza, enplegua, diru-sarrerak bermatzea, osasuna, berrikuntza, eta abar).
    • Mesfidantza eta errezeloak gainditzea (pertsonalak, familia-artekoak, instituzionalak) Bizimodu Independente Eredua diseinatu eta gauzatzeko.
    • Desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea, erabakitzeko eskubidea eta norberak bere bizitzaren kontrola eramateko aukera aldarrikatuz.
    • Politika publikoen diseinuan, gauzatzean eta azterketan gobernantza partekatuaren eredua sustatzea, gizarte politiketako eragile ezberdinak inplikatuz.
    • Politika sozialetan ebaluazioa sustatzea, pertsonen bizi-kalitatea eta zerbitzuak hobetzeko eredu eraginkorragoak martxan jartzeko.
  • Zutabeak
    • Soziala, proiektuaren zerbitzura beharrezko laguntza eta aholkularitza jartzea. Laguntza hauek Bizimodu Independente Eredua bideragarri egin eta desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta parte-hartzea bermatuko dute.
    • Arkitektonikoa, irisgarritasun baldintzak bete eta autonomia maila areagotuko duten baliabideekin osatuko dena.
    • Teknologikoa, desgaitasuna duten pertsonen autonomia maila areagotuko duten elementu teknologikoak eta laguntza produktuak.
    • Gobernantzan oinarritutakoa: diseinuan, garapenean eta ebaluazioan gobernantza partekatuaren eredua aplikatzea, eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatuz eta, batez ere, desgaitasuna duten pertsonak eta haiek ordezkatzen dituzten Hirugarren Sektore Sozialeko eragileak kontuan hartuz.
  • Bermatzen dituen
    laguntzak

    Bizimodu independentea izateko eskubidea gauzatzeko dauden zerbitzu eta prestazio guztietan gauzatzen dira laguntzak, bereziki Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoan eta Bizitza Independenterako Programan.

    Horrela, parte-hartzaileek laguntza pertsonaleko zereginetara bideratutako pertsonaren, edo pertsonen, laguntza dute, bai eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako, bai eta parte-hartze komunitariorako ere.

    Laguntza pertsonala zehaztea, baita intentsitatea eta baldintzak ere, desgaitasuna duen pertsonaren behar, aukera aske eta autodeterminazioaren printzipioei jarraituz egiten da.

    Halaber, elkartuk beharrezko laguntzak ematen ditu bizitza independentearen proiektua idazteko, baliabideak eta prestazioak izapidetzeko, laguntzaile pertsonalak hautatzeko, horiek kontratatzeko kudeaketak egiteko, esku-hartze sozialak egiteko, etab.

  • Nolakoa da
    etxebizitza?

    Proiektua Donostian dagoen etxebizitza batean garatzen da, komunitatean erabat integratuta dagoena eta eskatutako irisgarritasun-baldintzak betetzen dituena. Era berean, laguntza-produktuak eta soluzio teknologikoak ditu, berrikuntzan oinarrituta, desgaitasuna duten pertsonen autonomia handiagoa ahalbidetzen dutenak.

    Bizimodu independente eredua esperimentatzeko etxebizitza-proiektuan aldi baterako egonaldia
    • Esku-hartze sozialarekin
    • Komunitateko kide
    • Irisgarria
    • Puntako teknologiarekin
    • Laguntza produktuekin
    • Laguntza-pertsonala bermauta