Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Itunak, 19. artikuluan, desgaitasuna duten pertsonek komunitatean eta aukera berdintasunean bizitzeko eskubidea daukatela onartzen du. Edo bestela esanda, non eta norekin bizi nahi duten erabaki dezaketela aurrez ezarritako sistema edo eredu jakin baten pean bizi gabe.
Bizitza independentea
Erabateko inklusioa eta komunitateko kide garela bermatzeko.
Bizitza independentea desgaitasuna duten pertsonek erabakitzeko duten eskubidea da:
- Bizitzako esparru guztietan.
- Norekin eta non.
- Aukera berdintasunean.
- Aurrez ezarritako sistema jakin batek zehazten dituen arauetatik at.
Zertarako?
Norbanakoa.
Bestelako eskubideak ukatu gabe emantzipazio-eskubidea bermatzeko. Helburu
bikoitza
Gizarte arlokoa.
Komunitatean desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea eta inklusioa bermatzeko.
Zer laguntza behar du?
-

Etxebizitza duin, egoki eta irisgarria, beharrezko irisgarritasun baldintzak betetzen dituen bizitokira oztoporik gabe iristeko bermearekin. -

Gutxieneko diru-sarrera bermatzea, eguneroko gastuei aurre egiteko, bizimodu duina eramateko eta, aukera berdintasunean, jardun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean parte-hartzeko. -

Laguntza pertsonala, eguneroko jarduerak garatu ahal izateko eta komunitateko kide izateko; eta era berean, bizimodu independente eredua gauzatzeko. -

Laguntza produktuak, autonomia pertsonala bideratzeko eta aukera berdintasuna sustatzeko. -

Irisgarritasun unibertsala eta pertsona ororentzako diseinua, ondasun, produktu eta zerbitzu ezberdinak jaso eta haiekin gozatzea bermatuz, beti ere aukera berdintasunean.