• Proiektua bultzatu eta dinamizatzen du, esku hartzen duten eragileak koordinatzen ditu, parte hartzen duten pertsonei beharrezko aholkularitza eta laguntza ematen die, eta bizi-eredu independentera bideratutako esku-hartze sozialak diseinatzen ditu.
  • Egiaztatze taldea
    Desgaitasun fisikoa duten pertsonek osatzen dute, eta proiektuari buruzko informazio puntuala jasotzen dute, proiektuaren dimentsio guztietan ekarpenak aurkezteko.
  • Proiektua erakundeen ikuspegitik sustatzen du, haren jarraipenean parte hartzen du, finantzaketa bermatzen du eta parte-hartzaileei bizi-eredu independentea esperimentatzeko beharrezko baliabideak ematen dizkie.
  • Etxebizitza sailaren bitartez, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako etxebizitza bat jartzen du proiektuaren eskura, etxebizitzaren sustapen publiko batean.
  • Elkarturekin batera, proiektu pilotuaren ebaluazioa egiten du dimentsio anitzeko ikuspegi batetik (soziala, arkitektonikoa eta teknologikoa).